Olatzagutiko Udalak igerilekuan lan egiteko bost pertsona kontratatuko ditu. Zehazki, bi sorosle/garbitzaile, bi atezain/garbitzaile eta asteburuetarako garbitzaile bat. Azken horrek lanaldi partziala izanen du eta gainontzeko lauek lanaldi osoa. Udalak, bide batez, ordezkapenetarako lan poltsa osatuko du. Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko dira.
Udalak dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek lanpostu bakoitzerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik.
Altsasuko enplegu bulegoan izena emateko epea bihar despedituko da, 14:00etan. Eskaera, lan-bizitza eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu eskatzaileek.
Hautagaiek lanpostu bakoitzerako ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo, bestela, maiatzaren 21ean, astelehena, eginen den proba gainditu; kultur etxean, 13:00etan. Proba teorikoak, test modukoa izanen direnak, maiatzaren 22an, asteartean eginen dira kultur etxean, 14:00etan. Probak gainditzen dutenenekin lan poltsa bat osatuko da, balizko bajak eta hutsegiteak betetzeko.