Aurreko larunbatean Sonserranoko VI. Rallysprinta jokatu zen, Nafarroako Rally Txapelketarako lehen proba. 10 kilometroko bi tarte zituen probak, 3 aldiz gainditu beharrekoak, guztira 60 km erlojupeko osatuz. Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarrak Javi Fernandez kopilotu mungiarrarekin osatu zuen taldea.
Laugarren tramoan zeudela, eta errepidetik atera eta gero, proba utzi behar izan zuten Lopez de Goikoetxeak eta Fernandezek, sailkapen orokorrean 10.ak zirela.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!