Udalak inbentarioa egiteko laguntza jaso du

Guaixe 2018ko mai. 30a, 10:40
Olatzagutiko udaletxea.

Olatzagutiko Udalak bere ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egitea erabaki zuen eta horretarako diru-saila gorde zuen aurtengo aurrekontuan. Zehazki 4.135,78 euro bideratu zituen horretara udalak eta Nafarroako Gobernuak inbentarioa egiteko inbertsioaren erdia pagatuko du diru-laguntza baten bidez, 2.067,89 euro.