Irailaren 29an jokatuko da XII. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa, Olaztiko San Migel festen larunbatean. Aurten Sutegi taldeak aldaketak egin ditu. Iaz bi aukera zeuden, 26,33 km-ko lasterketa eta 16 km-koa. Aurten, aldiz, kategoria guztiendako ibilbide bakarra prestatuko du antolakuntzak, 15 km eta 900 metroko desnibel positiboa duena. Bestalde, helduak mendi lasterketetan dauden bitartean txikienendako lasterketak antolatuko dira Olaztiko herrigunean.
Honako web gunean probari buruzko informazioa topatu daiteke, ibilbidearen tracka barne: https://olazagutiaurbasa.wordpress.com.
Izena emateko
Honako web gunean eman behar da izena: www.herrikrosa.eus. Izena ematea irailaren 23a baino lehenago egiten bada 15 euro ordaindu beharko dira, eta irailaren 24tik 28ra, ordea, 18 euro.