Santa Ana festak bertan dira

Guaixe 2018ko uzt. 25a, 12:28
Erraldoiak kultur etxe parean.

Bihar hasi eta domekara arte olaztiarrak festetan izanen dira. Haiei hasiera ematen dien etxajua kultur etxetik botako dute bihar eguerdian. Hala ere, gaur, 13:00etan, Olatzagutiko Gazte Asanbladarena entzunen da, gaurko egitaraua prestatu baitute eta, horrela, festei beste egun bat gehitu.

Egitaraua
Garilak 26, osteguna
10:45ean Kartel lehiaketako sari banaketa, San Migel plazan.
11:00etan Zapi banaketa aurten jaiotako haurrei, San Migel plazan.
11:30ean Hamaiketakoa lan taldeetako parte-hartzaileendako eta udal langileendako kultur etxean.  
12:00etan Santa Anaren omenezko festak iragartzeko suziria kultur etxean. Kalejira La Cigarra txarangarekin. Erraldoi eta buruhandiak. Ezkila-jotze nagusia.
14:30ean Jubilatu eta adinduendako bazkaria, Kamiogaina elkartean. Bazkalondoan dantzaldia Ciclon taldearekin.
18:00etan Bordetxe abere zirkua, areto futboleko zelaian.
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gauargi taldearekin, San Migel plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Kontzertua: Atzapar Rock eta Los Zopilotes Txirriaos, San Migel plazan.

Garilak 27, ostirala
12:00etatik 14:00etara Jolas parkea. Erburua kiroldegiko pistan. (Euria eginez gero, kiroldegian).
12:00etan Hamabietakoa, San Miguel elkarteak eskainia, San Migel plazan.
13:00etan Sakanako Trikitilariak taldearen kontzertua, San Migel plazan.
14:30ean Haurrendako bazkaria, Historia-Memoriaren parkean. (Euria eginez gero, Sutegi gimnasioan).
15:30etik 18:30era Jolas parkea, Erburua kiroldegiko pistan.(Euria eginez gero, kiroldegian).
17:00etan Txirrindularitza eskolen proba, Erburua kiroldegiaren inguruetan. Ondoren, sari banaketa.
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin, San Migel plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Alurr dantza taldea: Irradak. Areto futboleko zelaian. (Euria eginez gero, frontoian) .
00:30etik 03:30era Dantzaldia Drindots taldearekin, San Migel plazan.

Garilak 28, larunbata
09:30ean Sutegi taldearen pilota txapelketako finalak: aurre-benjaminetatik jubeniletara. Sari banaketa. Antolatzailea: Sutegi Taldea.
12:00etan Hamabietakoa, Sutegi taldeak eskainia, San Migel plazan.
13:00etan Corrientes Navarras taldearen kontzertua, San Migel plazan.
14:30ean Untxi-kalderete lehiaketa. Historia-Memoria parkean. (Euria eginez gero, eskolako pilotalekuan). Parte hartu nahi dutenek 11:00etan Sutegi gimnasiora joan beharko dute suak eta bonbonak jasotzera. Kaldereteak 14:30erako bukatu behar dira epaimahaiak erabaki ahal izateko. Bazkaltzeko mahaiak, bankuak eta ardoa eskainiko dira.
16:30ean San Migel elkarteko XLVII. Pilota txapelketako finalak:  3., 2. eta 1. mailak. Ondoren sari banaketa. Antolatzailea: San Miguel elkartea.
17:00etan Goitiberak: San Sebastian baselizatik Ornako zubira. Antolatzailea Sakana Motor Sport, Urbasako Igoeraren 50.urtemuga ospakizunen barruan.
18:30ean Potxin eta Patxin pailazoak: Piramideen bila, San Migel plazan. (Euria eginez gero, eskolako pilotalekuan).
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gora Herria taldearekin.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Rojo Telonen zirku-antzerki ikuskizuna: Soy ellas. Areto futboleko zelaian. (Euria eginez gero frontoian).
00:30etik 03:30era Dantzaldia Gora Herria taldearekin.

Garilak 29, domeka
11:00etatik Haurren areto futbol txapelketa: Uharte Arakil- Ziordia-Sutegi Olazti.
Areto futboleko pistan. Antolatzailea: Sutegi Taldea.
12:00etan Erraldoi, buruhandi eta gaitariekin elizaraino.
12:00etan Hamabietakoa Kamiogaina elkarteak eskainia, San Migel plazan.
13:00etan Araiako musika bandaren kontzertua, San Migel plazan.
14:30ean Herri bazkaria, Historia-Memoria parkean. (Euria eginez gero eskolako frontoian).
18:30ean Motor trial show ikuskizuna, Erburua kiroldegiko pistan (Euria eginez gero frontoian).
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Xaiborrekin.
21:00etatik Hegaluze parrillada, Vicente Argomaniz plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Kaleko piroteknia-ikuskizun ibiltaria, Tragaleguas Teatro taldea: Infierno. Irteera eta helmuga: areto futboleko zelaia.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Xaiborrekin.


Maisuenea gaztetxearen egitaraua
Garilak 25, asteazkena. Gazte eguna.
13:00etan Txupinazoa eta trikipoteoa.
15:00etan Bazkaria.
17:00etan Poteo latza.
19:30ean Tokan 2 La Polla.
22:00ean Zezensuzkoa, areto futboleko zelaian.
23:30ean Dantzaldia Eingo al deu taldearekin.

Garilak 26, osteguna. Kuadrillen eguna.
19:00etan Altsasukoak aske kontzentrazioa eta herri argazkia.

Garilak 27, ostirala. Euskal preso eta iheslarien eguna.
22:00etan Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria.
23:30ean Kontzertuak: Distorsión Tóxika, Herdoil eta Aurrez Aurre.

Garilak 28, larunbata. Okupazioaren eguna.
17:00etan Goitiberak.
24:00etan Txupito gaua.