Altsasuko Gurasoek piztu dute festetako etxajua

Guaixe 2018ko uzt. 26a, 15:09

Olatzagutian familia duen Koldo Arnanzek eta semea herrian lanean zuen Amaia Amilibiak, Altsasuko Gurasoak taldeko bi kide horiek piztu dute Olatzagutiko festetako etxajua eguerdian. Euren semeen partez olaztiarrei festa onak opatuz piztu dute festaren sua, domekara arte iraunen duena. Gazte asanbladaren etxajua atzo lehertu zen.

Egitaraua
Garilak 26, osteguna
10:45ean Kartel lehiaketako sari banaketa, San Migel plazan.
11:00etan Zapi banaketa aurten jaiotako haurrei, San Migel plazan.
11:30ean Hamaiketakoa lan taldeetako parte-hartzaileendako eta udal langileendako kultur etxean.  
12:00etan Santa Anaren omenezko festak iragartzeko suziria kultur etxean. Kalejira La Cigarra txarangarekin. Erraldoi eta buruhandiak. Ezkila-jotze nagusia.
14:30ean Jubilatu eta adinduendako bazkaria, Kamiogaina elkartean. Bazkalondoan dantzaldia Ciclon taldearekin.
18:00etan Bordetxe abere zirkua, areto futboleko zelaian.
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gauargi taldearekin, San Migel plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Kontzertua: Atzapar Rock eta Los Zopilotes Txirriaos, San Migel plazan.

Garilak 27, ostirala
12:00etatik 14:00etara Jolas parkea. Erburua kiroldegiko pistan. (Euria eginez gero, kiroldegian).
12:00etan Hamabietakoa, San Miguel elkarteak eskainia, San Migel plazan.
13:00etan Sakanako Trikitilariak taldearen kontzertua, San Migel plazan.
14:30ean Haurrendako bazkaria, Historia-Memoriaren parkean. (Euria eginez gero, Sutegi gimnasioan).
15:30etik 18:30era Jolas parkea, Erburua kiroldegiko pistan.(Euria eginez gero, kiroldegian).
17:00etan Txirrindularitza eskolen proba, Erburua kiroldegiaren inguruetan. Ondoren, sari banaketa.
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Drindots taldearekin, San Migel plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Alurr dantza taldea: Irradak. Areto futboleko zelaian. (Euria eginez gero, frontoian) .
00:30etik 03:30era Dantzaldia Drindots taldearekin, San Migel plazan.

Garilak 28, larunbata
09:30ean Sutegi taldearen pilota txapelketako finalak: aurre-benjaminetatik jubeniletara. Sari banaketa. Antolatzailea: Sutegi Taldea.
12:00etan Hamabietakoa, Sutegi taldeak eskainia, San Migel plazan.
13:00etan Corrientes Navarras taldearen kontzertua, San Migel plazan.
14:30ean Untxi-kalderete lehiaketa. Historia-Memoria parkean. (Euria eginez gero, eskolako pilotalekuan). Parte hartu nahi dutenek 11:00etan Sutegi gimnasiora joan beharko dute suak eta bonbonak jasotzera. Kaldereteak 14:30erako bukatu behar dira epaimahaiak erabaki ahal izateko. Bazkaltzeko mahaiak, bankuak eta ardoa eskainiko dira.
16:30ean San Migel elkarteko XLVII. Pilota txapelketako finalak:  3., 2. eta 1. mailak. Ondoren sari banaketa. Antolatzailea: San Miguel elkartea.
17:00etan Goitiberak: San Sebastian baselizatik Ornako zubira. Antolatzailea Sakana Motor Sport, Urbasako Igoeraren 50.urtemuga ospakizunen barruan.
18:30ean Potxin eta Patxin pailazoak: Piramideen bila, San Migel plazan. (Euria eginez gero, eskolako pilotalekuan).
20:00etan Kakahueteak, gazta eta ardo banaketa zilarrezko katiluetan, San Migel plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gora Herria taldearekin.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Rojo Telonen zirku-antzerki ikuskizuna: Soy ellas. Areto futboleko zelaian. (Euria eginez gero frontoian).
00:30etik 03:30era Dantzaldia Gora Herria taldearekin.

Garilak 29, domeka
11:00etatik Haurren areto futbol txapelketa: Uharte Arakil- Ziordia-Sutegi Olazti.
Areto futboleko pistan. Antolatzailea: Sutegi Taldea.
12:00etan Erraldoi, buruhandi eta gaitariekin elizaraino.
12:00etan Hamabietakoa Kamiogaina elkarteak eskainia, San Migel plazan.
13:00etan Araiako musika bandaren kontzertua, San Migel plazan.
14:30ean Herri bazkaria, Historia-Memoria parkean. (Euria eginez gero eskolako frontoian).
18:30ean Motor trial show ikuskizuna, Erburua kiroldegiko pistan (Euria eginez gero frontoian).
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Xaiborrekin.
21:00etatik Hegaluze parrillada, Vicente Argomaniz plazan.
21:00etan Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30ean Kaleko piroteknia-ikuskizun ibiltaria, Tragaleguas Teatro taldea: Infierno. Irteera eta helmuga: areto futboleko zelaia.
00:30etik 03:30era Dantzaldia Xaiborrekin.


Maisuenea gaztetxearen egitaraua
Garilak 26, osteguna. Kuadrillen eguna.
19:00etan Altsasukoak aske kontzentrazioa eta herri argazkia.

Garilak 27, ostirala. Euskal preso eta iheslarien eguna.
22:00etan Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria.
23:30ean Kontzertuak: Distorsión Tóxika, Herdoil eta Aurrez Aurre.

Garilak 28, larunbata. Okupazioaren eguna.
17:00etan Goitiberak.
24:00etan Txupito gaua.