Olaztiko San Migel Txapelketako finalak bihar erabakiko dira

Guaixe 2018ko uzt. 27a, 11:09
San Migel Pilota Txapelketako aurreko edizio bateko finalistak.

Larunbatean, 16:30ean, Olaztiko frontoian

Olaztiko San Migel elkarteak eta Sutegik antolatzen dute San Migel Pilota Txapelketa, eta azken hilabeteetan jokatu da. Orain txapeldunak erabakitzeko garaia da. Finalak bihar, larunbatean, 16:30etik aurrera jokatuko dira, Olaztiko frontoian.

San Migel Txapelketako finalak
Larunbatean, 16:30ean, Olaztiko frontoian
3. mailan: Ieregi anaiak / Migel Javier-Iñaki
2. mailan: Martinez-Flores / Ayes-Jabi
1. mailan: Iñigo-Eñaut / Xabi-Aritz