Uztailaren 22an XV. Lesakako Hiria Rallysprinta jokatu zen. 66 taldek hartu zuten parte eta horietatik 39k lortu zuten proba despeditzea. Joseba Beola eta Jose Luis Iratzoki izan ziren azkarrenak (Mitsubishi Lancer Evo X, 25:02). Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra Roland Holke pilotuarekin aritu zen (Citroën DS3 R3T) eta lan bikaina egin zuten biek, hirugarrenak sailkatu baitziren (25:58).