Olazti, pilotarien bilgune

Guaixe 2018ko abu. 2a, 11:05

Larunbat goizean Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren eta arratsaldean San Migel Txapelketakoak

Larunbatean bi pilota txapelketetako finalak jokatu ziren Santa Ana festetan murgilduta zegoen Olaztin. Goiz partean Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalen txanda izan zen. Aipatu txapelketan Sakanako Pilota klubetan trebatzen diren gaztetxoek hartu dute parte eta larunbatean, aurrebenjaminetatik gazteen mailara, guztira 9 final jokatu ziren Olaztin. Bukaeran sari ematea izan zen eta, tartean, Joseba Ezkurdia egon zen sari emate ekitaldian, etorkizuneko pilotarien gozamenerako. Arratsaldean, aldiz, San Migel Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Kasu honetan, hiru final egon ziren jokoan, 3. mailakoa, 2. mailakoa eta 1. mailakoa.