Oroimenaren eguna

Guaixe 2018ko ira. 1a, 12:36

Otsaportillo 1936-2018, Oroimenaren ekitaldia eginen da bihar, 12:30ean, Urbasako lezean

1936ko estatu kolpearen ondoren eraildako sakandar guztiak gogoan izateko omenaldia Otsaportillon. Ekitaldian antzezpena, musika, auzatea eta abar eginen dira. Iraileko aurreneko igandean egiten da ekitaldia. Sakanako udalek ekitaldi bateratua eginen dute, eta Irañetako eta Uharte Arakilgo Udalen ardura izanen da aurtengo omenaldiaren aurkezpena.