Euskal eskulturaren erreferentea da Angel Bados Iparaguirre olaztiarra. Eskultore lanak Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle lanarekin uztartu du Badosek. Hainbat belaunaldiko artisten maisu izan da. Orain, Espainiako Kultura eta Kirola Ministeritzak Arte Plastikoen Saria aitortu dio izandako "kalitate bikaineko ibilbide koherenteagatik", baita "tradizioa eta berrikuntza uztartzeko" izan duen ahalmenagatik ere. Saria 30.000 eurokoa da.