Umorea eta hipnotismoa Olaztiko Kultur astean

Guaixe 2018ko ira. 20a, 17:43
Olaztiko kultur etxean izanen dira kultur asteko ikuskizunak. ARTXIBOA

Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero aktoreen 'Cotillas en 3D' ikuskizuna bihar, irailaren 21ean, izanen da, 22:30ean, kultur etxean

Kultur astea asteartean hasi zen Alberto Iñurrategiren Elogio del fracaso hitzaldiarekin, baina gaurtik hasita eta igandera arte gustu eta adin guztietarako ikuskizunak izanen dira. Hortaz, bihar Cotillas en 3D ikuskizuna izanen da, 22:30ean, kultur etxean. Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero aktoreek egiten dute emanaldia.

Hipnotismo emanaldia da etzirako prestatu duten ikuskizun ezberdina. Podera-mente 2 ikuskizuna Elena eta Mario Cobratti hipnotizatzaileek egiten dute eta harritzeko duela dagoela esan dute Kultur zerbitzutik. Hala ere, errespetuan oinarritutako emanaldia dela esan dute eta haurrak joan daitezkeen arren, 14 urte beherako gazteek ezin dute parte hartu ikuskizunean. Larunbatean izanen da emanaldia, 20:00etan, kultur etxean.

Iganderako, aldiz, haurrendako txotxongilo ikuskizuna prestatu dute. Jon Braun amerindiarraren istorioa kontatzen du Anita Maravillas konpainiak. Igandean, 17:00etan, izanen da ikuskizuna Olaztiko kultur etxean.

Abonuak

Ikuskizun bakoitzak 6 euroko prezioa dauka aurretik erosita eta 8 euro lehiatilan, baina ostiraleko eta larunbateko emanaldietarako abonuak prestatu ditu Olaztiko Kultur zerbitzuak; hortaz, bi ikuskizunak ikusteko abonuak 10 euroko presioa izanen dute.