45 urteko olaztiar batek istripua izan zuen goizaldean A1 autobidean, Altsasuko Txunkaiko irteeran. Motorrean zihoala, ezagutzen ez diren arrazoiengatik bidetik atera zen, eskuin aldera, eta errepide ertzetan egoten diren uhinbiko edo metalezko egitura baten kontra jo zuen. Ondorioz, hil egin zen. Istripua goizaldeko ordu biak inguruan gertatu zela gaineratu du Foruzaingoak. Osasun etxeko larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileen anbulantzia joan ziren baina ezin izan zuten ezer egin. Joan den urtean trafiko istripuetan 3 sakandar hil ziren. Aurten zerrenda triste hori gaur mustu da.