Udalean idazkari-kontu hartzaile bila

Guaixe 2018ko urr. 25a, 17:11
Olatzagutiko udaletxea.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du denboraldi batez eta kontratu administratibo batez idazkaritza kontu-hartzaile lanpostua betetzeko deialdia egin duela, asteazkenean hutsik geldituko baita. Hautagaiek bete beharrekoak, aukeraketa prozedura eta gainontzekoak deialdiaren oinarriak www.olazti.eus web orrian daude eskuragarri. Interesa eta eskakizunak betetzen duten pertsonek azaroaren 21aren, asteazkena, 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera baita beharrezkoa diren agiriak ere.