Asteazken zaporetsuak hemen dira

Guaixe 2018ko aza. 15a, 12:40
San Migel festetan munduko arrozak nola prestatzen diren ikas eta haiek dastatzeko aukera izan zuten. olaztiarrek.

Sukaldaritza maite dutenek bi plater berri prestatzen ikasteko aukera izanen dute Olatzagutian. Herrian dagoen kultur aberastasunaren isla izanen dira sukaldaritza tailer horiek. Aurrenekoa heldu den asteazkenean izanen da, hilak 21. Orduan Afrika iparraldean jatorria due kus-kusa (gari semola) behar bezala prestatzen ikasteko aukera izanen da, gero haragiarekin edo barazkiekin laguntzeko. Abenduaren 12an, berriz, Hego Amerikan eta Karimean jaten den sancochoa prestatzen ikasteko aukera izanen da. Azken hori haragiz, tuberkuluz eta barazkiz egindako zopa bat da.

Asteazken zaporetsuak izenarekin antolatu dute ekimena Olatzagutiko Udalak eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuak. Saioak 17:45etik 19:15era izanen dira, Akelarre ludotekan. 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena eta saioko gehienez dozena bat pertsona onartuko dira. Izen ematea udaletxean egin daiteke astelehenera arte eta 5 euro pagatu behar dira.