Asteburu honetan Sakanako Futbol Topaketen 4. jardunaldia jokatuko da. Olaztin izanen da, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera, eta guztira lau partida jokatuko dira.
Sakanako Futbol Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea.
Sakanako Futbol Topaketak. Kimuen 4. jardunaldia
Igandean Olaztin:
10:00 Etxarri Aranatz 1 – Lagun Artea 07
11:00 Etxarri Aranatz A – Urdiain
12:00 Etxarri Aranatz 1A – Lagun Artea 08A
13:00 Lagun Artea 081 – Tipi Tapa