Kultur etxetik ihes egitea lortuko dute?

Guaixe 2018ko abe. 14a, 08:52

Escape room ikuskizun interaktiboa antolatu dute bihar, abenduaren 15ean, 19:00etan, Olaztiko kultur etxean. 40 pertsona sar daitezke, eta 6 euroko prezioa du

Escape room edo ihes-gela batean parte hartzen dutenek gela batean sartzen dira eta denbora tarte batean baino lehen, 60 minutu izan ohi dira, ihes egin behar dute enigmak ebatziz, frogak pasatuz eta galderak erantzunez, besteak beste.

2007an sortu ziren Escape room-ak Japonian eta ordutik oso ezagunak egin dira. Jarduera prestatuta dagoen gela baten ogi ohi da, baina kasu honetan ihes gela kultur etxe batean egitea proposatzen du Escape room Pamplona konpainiak. Hortaz, ikuskizun bat baino askoz gehiago da. Errealitateak fikzioa gainditzen du izenburua du bihar Olazten eginen den escape room-ak.