II. Olaztiko Frontenis Txapelketako finalak jokoan

Guaixe 2018ko abe. 20a, 12:02

Ostiralean, 19:00etatik aurrera 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida eta final handia jokatuko dira

Sutegi taldeak eta Barandi tabernak antolatutako II. Olaztiko Frontenis Txapelketako irabazleak nor diren asteburu honetan jakingo dugu. Ostiralean, 19:00etan, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Nikok eta Badosek Camuelen eta Eloyren kontra, eta, ondoren, 20:00etan, erabakiko da final handia: Mitxelek eta Alejok Imanol eta Mikel izango dituzte aurkari.