Olaztiko San Silvestrea 2018

Guaixe 2019ko urt. 8a, 11:44

16. Olaztiko San Silvestrean 108 korrikalari aritu ziren guztira, lau kategorietan

Urtea korrikan despeditzera animatu ziren olaztiar asko. Sutegi klubak hainbat laguntzailerekin antolatuta, guztira 108 korrikalarik parte hartu zuten 16. Olaztiko San Silvestrean, lau kategoriatan banatuta. 7 urtera arteko proban 34 korrikalari aritu ziren eta 300 m osatu behar izan zituzten; 8 eta 11 urteko lasterketako 600 metroak 36 neska-mutikok egin zituzten; 12 eta 15 urte arteko proban 20 gazte lehiatu ziren (zirkuituari itzuli bat, 1.240 m); eta proba nagusiak zituen ia 5 km osatzera (zirkuituari 4 itzuli, 4.960 m) 18 korrikalari animatu ziren.  

Txikienetatik hasita, 7 urte bitartekoetan, benjaminetan, Asier Agirre eta Irene Cruz gailendu ziren; 8 eta 11 urte bitartekoetan, kimuetan, Haran Trevejo eta Haizea Trevejo; eta 12 eta 15 urte bitartekoetan, kadeteetan Unax Trevejo eta Ainhoa Agirre. Proba nagusian, 16 urtetik gorakoetan, gizonezkoetan Raul Audikana olaztiarra izan zen azkarrena, Eduardo Lezearen eta Jose Ramon Ramirezen aurretik. Emakumezkoetan, aldiz, Miren Lezea gailendu zitzaien Vanesa Galbeteri eta Maitane Vilariñori.

Bukaeran, giro onean, irabazleek trofeoak jaso zituzten eta parte-hartzaileek oroigarriak.