Olaztiko III. Hierros Aldasoro torneoa, Gasteizera

Guaixe 2019ko urt. 8a, 11:44

Gasteizko Batzarre taldeak irabazi zuen txapelketa, finalean Araiako Alipendi-Zalditxo irabazi eta gero

Eguberritan III. Hierros Aldasoro areto futbol torneoa jokatu da Olaztiko Erburua kiroldegian. Lau taldek jokatu zuten torneoa: Araiako Zirauntzak, Gasteizko Batzarrek, Olaztiko Sutegik eta Araiako Alipendi-Zalditxok. Finalerdietan, Batzarrek Zirauntzari irabazi zion eta Alipendi-Zalditxok Sutegiri. Torneoko final handian Gasteizko Batzarre taldea nagusitu zitzaion Alipendi-Zalditxori, 2 eta 5, eta, hortaz, Gasteizera joan zen III. Hierros Aldasoro Torneoa.