Igandean San Sebastian ospatzera

Guaixe 2019ko urt. 18a, 13:48

Portuko kaleko San Sebastian ermitan hileroko lehen larunbatean izaten da mugimendua, egun horietan, arratsaldez, ermitak meza hartzen baitu. Domekako hitzordua apartekoa da, ermitaren titularraren eguna baita, San Sebastian. Hori dela eta, etzi 12:15ean ermitan meza izanen da. Hura despedituta, 13:00etan, auzoko bizilagunek prestatutako auzatea eskainiko da. Ermitako atea arratsaldean berriro zabalduko dira, 17:00etan arrosarioa errezatuko baita. Harren ondoren, ermitako estalpean, 17:30ean, txokolate-jana izanen da, erroskilez lagunduta. Olatzagutiko San Sebastian ospakizuna frontoian despedituko da, auzatearekin. Udalak, 20:00etan, ardoa eta gazta banatuko ditu.