Hurrengora arte, San Sansebastian

Guaixe 2019ko urt. 21a, 18:53

San Sebastian ermita olaztiarren urteroko topaleku bihurtu zen atzo. Eguerdian meza izan zen eta arratsaldean arrosarioa. Bakoitzaren ondoren olaztiarrek jatekoak dastatzeko aukera izan zuten. Eguerdian auzatea izan zen eta arratsaldean, berriz, txokolate-jana eta erroskilak. San Sebastian eguneko ospakizunak herrian, frontoian, despeditu zituzten, udalak eskainitako gazta eta ardoa dastatuz. San Sebastian ermita hileroko aurreneko larunbatean zabaltzen da, beraz, otsailaren 1ean izanen da han elizkizuna.