Magia surrealista Olaztin

Guaixe 2019ko ots. 14a, 11:11

Joan Estrander artista Mr. Kebab ikuskizunean. JOAN ESTRANDER

'Mr. Kebab' ikuskizuna izanen da bihar, ostirala, Olaztiko kultur etxean, 22:30ean

Umorea, surrealismoa, hitz jokoak eta publikoarekin harremana eskaintzen du Mr. Kebab Joan Estrander artistaren ikuskizunak. Turkiako mago baten paperan sartzen da umore absurdoena eragiteko. Bihar, otsailaren 15, ostirala, 22:30ean, izanen da emanaldia, Olaztiko kultur etxean.

Magoaren gertaera batek pizten du dena. Publikoarekin enpatia lortzen du, gainera, modu elegante eta argitsuan. Soiltasuna nabarmentzen da magia ikuskizunean. Hala ere, ez da magia ikuskizun soil bat. Izan ere, dadaismoaren barruan murgiltzen du publikoa, hau da, denaren kontra egotearen ideia: magiaren kontra, publikoaren-kontra...

Eta, hemendik aurrera, absurdoa da nagusi. Zorakeri  barregarri bezala deskribitzen dute kritikoek, eta, bukaeran, artistak agertokia uzten du publikoari "hor konpon!" oihukatu ondoren.