Herri lurren edo komunalen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 40. artikulua aldatu zuen Olatzagutiko Udalak. Han jasotakoari jarraituz, azienda herriko basoan martxoaren 31tik aurrera sartu daiteke. Horretarako, ordea, abeltzainek udala gaztigatu behar dute, udaletxean dagokion eskaera aurkeztuz. Idatzi horrekin batera komunalean sartu nahi den aziendaren kopurua, haien krotalen zenbakiak eta osasun kartillak gehitu behar dira.
Olatzagutiko herri-basoan udaberrian sartzen den azienda heldu den urteko ilbeltzaren 20rako atera beharko dituzte abeltzainek. Zaldien kasua salbuespena da, 2020ko martxoaren 28ra arte egon baitaitezke sasi-garbitze eremuan egon badaitezke. Herri-basoan azienda sartzeagatik abeltzainek pagatu egin behar dute. Udalari aitortutakoaren araberako zergak pagatu beharko dituzte.