Desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa behin egitearekin ez da nahikoa, bi urtetik behin ikasitakoak birziklatu behar dira. Horrela, Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, desfibriladore birziklatze-ikastaroa antolatu du martxoaren 12an, asteartearekin, 16:30etik 20:30era Olaztiko Kultur Etxean, aurretik birziklatze-ikastaroa dutenendako. Izena emateko Mank-eko kirol zerbitzura hots egin behar da (948 464 866). Mank-etik gaineratu dutenez, urrian beste birziklatze-ikastaro bat egingo da.