Hasteko, herri ihotea

Guaixe 2019ko mar. 2a, 12:19

Ihote-segizio handia sortzen da Olatzagutian.

Gaur aterako dira kalera herri-ihoteko segizioko pertsonaiak. Asteartean haurrendako inauteria izanen da eta martxoaren 9ko hiri-inauteriarekin osatuko da zikloa

Behe Nafarroako Anhauze herritik bueltan, Olatzagutiko herri-ihoteko pertsonaiak gaur kalera aterako dira atzera ere: zamar handiak, zamar txikiak, neskak, alkatea, apaiza, medikua, almiltea eta basozaina eta Mari Arroka. Horiek guztiak bihar, 18:30etik aurrera ikusteko aukera izanen da. Astearte arratsaldean, berriz, haur-ihotearen egoitza bihurtuko da frontoia 17:00etan.

Egitaraua
Martxoak 2, larunbata. Herri-ihotea
14:30ean Herri bazkaria, frontoian. Postrerako: torrada lehiaketa.
18:00etan Janzteko elkarretaratzea, frontoian.
18:20an Areto futboleko pistarainoko kalejira.
18:30ean Herri-ihoteko kalejira, areto futboleko pistatik.
20:00etan Zortzikoa, plazan. Ondoren salda eta poteoa La Cigarra txarangarekin.

Martxoak 5, asteartea
17:00etan Merienda eta Zeren Zain ikuskizuna, frontoian.
21:30ean Sardinaren irteera gaztetxetik. Erretzea San Migel plazan. Torradak Barandi tabernan.

Martxoak 9, larunbata. Hiri ihotea
12:00etan Mozorro lehiaketarako izen-ematea, areto futboleko pistan. Ondoren gurdien irteera.
14:30ean Herri-bazkaria, frontoian.
17:00etatik 19:30era Los Pasai txaranga.
19:00etatik 23:00etara Dantzaldia Raizti dj-rekin.
20:00etan Mozorroen lehiaketako sariak dantzaldian banatuko dira.