Hiri ihotearen txanda

Guaixe 2019ko mar. 9a, 11:48

Irudimen desfilea eginen dute.

Gaur lagun kuadrillak mozorrotuko dira, eguerditik animazio berezia izanen da herrian.

Kalejira berezia hartuko du Olatzagutiak gaur: mozorrotutako kuadrillena hain zuzen ere. Hala ere, aste batean egiten den bigarren mozorro kalejira izanen da, joan den larunbatean herri inauterikoa egin zelako. Bigarren horretan irudimena mozorro bihurtzen da. Eta gaitasun hori saritu nahi izaten du udalak, mozorro lehiaketa antolatzen baitu, aurten laugarren urtez. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete. Gaur, 12:00etan, areto futboleko pistan eman beharko dute interesatuek izena han dagoen zinegotziari. Hark parte-hartzaileen artean botoak apuntatzeko orri bat emanen die eta 14:00etarako beteta bueltatu beharko diote. Botoak zenbatuta banatuko da saria gaur bertan, 20:00etan, dantzaldian. Hiru sari izanen dira: 150, 100 eta 50 eurokoak.

Egitaraua
12:00etan Mozorro lehiaketarako izen-ematea, areto futboleko pistan. Ondoren gurdien irteera.
14:30ean Herri-bazkaria, frontoian.
17:00etatik 19:30era Los Pasai txaranga.
19:00etatik 23:00etara Dantzaldia Raizti dj-rekin.
20:00etan Mozorroen lehiaketako sariak dantzaldian banatuko dira.