Mozorro irudimentsuak Olaztiko hiri-inauterietan

Guaixe 2019ko mar. 11a, 11:20

Ihote urbanoenak ospatu zituzten olaztiarrek larunbatean, eta irudimena izan zen muga bakarra

Mota guztietako mozorroak izan ziren larunbatean Olaztiko hiri-inauterietan: Iruñeko zortzi erraldoiak eta kilikiak egon ziren sanferminetatik etorritako kuadrila batekin, hori bai, bertsio txikiagoan; gospel abesbatza batek ere dena eman zuen abesten eta dantzatzen; Xabier Euzkitzek eta Josetxo Lizartzak pilota txapelketa bateko erretransmisioa egin zuten, Olaztitik zuzenean... Hogei kuadrilek parte hartu zuten udalak antolatutako mozorro lehiaketan. Futbol zelaitik plazara kalejira-desfile koloretsua egin zuten.

Frontoia-koek irabazi zuten mozorro lehiaketaren lehenengo saria. Bigarren saria Iruñeko erraldoi konpartsarako izan zen eta hirugarrena fitness taldeak jaso zuen. Sariak 150, 100 eta 50 eurokoak izan ziren.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!