Udalak hiru peoi aldi baterako kontratatuko ditu

Guaixe 2019ko mar. 13a, 13:49
Olatzagutiko udaletxea.

Interesatuek ostiralera arteko epea dute Altsasuko enplegu bulegoan izena emateko.

Olatzagutiko Udalak zerbitzu anitzeko hiru peoi kontratatzeko deialdia egin du. Hiruei aldi baterako kontratua eginen zaie eta hautatutako pertsonak udalarendako sei hilabetez ariko dira lanean, 10 hilabetera arte luzatu daitezkeenak. Kontratazioak egiteko udalak Nafar Lansareren diru-laguntza izanen du. Proba teorikoa martxoaren 20an eginen da eta praktikoa eta euskara proba 21ean. Hautapen prozesua gainditzen duten izangaiekin Olatzagutiko Udalak lan-poltsa osatuko du.