Egur loteak eskatzeko garaia

Guaixe 2019ko mar. 28a, 11:21
Olaztiko ikuspegia Altamiratik.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, etxeetarako egur loteak nahi duten olaztiarrek udaletxetik pasa beharko dute maiatzaren 3a baino lehen. Loteak 25 euro balio ditu. Izen ematean 10 euro pagatu beharko dira, udala ez ditu bueltatuko. Gainontzeko 15 euroak zozketaren egunean. Udalak etxeetarako egur loteen zozketa noiz izanen den ohiko moduak erabiliz jakinaraziko du.