Bake epaile eta ordezkoaren bila

Guaixe 2019ko api. 4a, 10:24
Olatzagutiko udaletxea.

15 egun dute interesatuek izena emateko.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi du bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik daudela. Karguak betetzeko deialdi publikoa egin du udalak. Ardura hori hartzen interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak udaletxean aurkeztu ditzakete gaurtik hasita 15 egun baliodunetan.