Argazkiak: Amaia Iparragirre.
Eguna nagiak tiraka hasi baino lehen pasa 21. Korrika Olatzagutiatik. Ia bostak eta erdi ziren olaztiar mordo batek harrera beroa egin dionean euskararen aldeko errelebo lasterketari. Baina horretarako majo entrenatu zuten larunbatean, herri Korrikan. Baina hori asteburuko Kultur Korrikako egitarau zabalaren ale bat besterik ez zen izan, musika, magia eta beste izan zirelako.
Argazkiak: Amaia Iparragirre.