Plaza luzitua

Guaixe 2019ko mai. 13a, 16:07

Lore eta landarez beteta, eguraldia lagun, ederki luzitzen zuen San Migel plazak atzo eguerdian. Horregatik, makina bat jende pasa zen atzo eguerdian. Pasa eta landareren bat erosi ere. Bitartean, aldameneko Sarasate plazan haurrek lorezaintzaren artean hasteko tailerra izan zuten. 12. lore eta landare azoka Haize Berriak bandaren kontzentrazioarekin borobildu zen.