Udal eta foru hauteskundeak 2019

Azkargortak Martinezi pasako dio aginte makila

Guaixe 2019ko eka. 1a, 10:39
Olatzagutiko udaletxea.

Hiru alderdirekin aniztasun handien duen udala izanen da Olatzagutikoa. Hautetsi guztiak berriak dira.

Olatzagutia
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 1.130   1.181 % 65,45
Parte hartzea 716 % 63,36 773 % 34,54
Abstentzioa 414 % 36,63 408 % 52,78
Boto baliagarriak 676 % 94,41 714 % 92,36
Boto baliogabeak 40 % 5,58 59 % 7,63
Zerrendei emandakoak 629 % 87,84 665 % 86,03
Boto zuriak 47 % 6,56 49 % 6,34
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 387 (% 57,25) 6 359 (% 50,28) 6
PSN-PSOE 160 (% 23,67) 2 117 (% 16,39) 1
NA+ 82 (% 12,13) 1 189 (% 26,47) 2
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 1.126   1.178  
Parte hartzea 717 % 63,67 778 % 66,04
Abstentzioa 409 % 36,32 400 % 33,96
Boto baliagarriak 706 % 98,46 761 % 97,81
Boto baliogabeak 11 % 1,53 17 % 2,18
Zerrendei emandakoak 699 % 97,49 749 % 96,27
Boto zuriak 7 % 0,98 12 % 1,54
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 274 % 38,81 248 % 32,59
Geroa Bai 188 % 26,63 164 % 21,55
PSN-PSE 101 % 14,31 85 % 11,17
NA+ 84 % 11,90 27* % 3,55
Ahal dugu 27 % 3,82 74 % 9,72
I-E 14 % 1,98 14 % 1,84
Vox 7 % 0,99    
UpyD     1 % 0,13



Hautagaitza berria aurkeztu zuen EH Bilduk eta olaztiar gehienek haren aldeko botoa eman zuten domekan: 387 boto (% 57,25), 2014an baino 28 boto gehiago (% 7,8). 43 botoko (% 36,75) hazkundea izan zuen PSNk, 160 boto (% 23,67) eta bi zinegotzi eskuratu ditu. Navarra Sumak 82 boto (% 12,13), 2015ean zein bere aldetik aurkeztuta UPNk eta PPk eskuratu zituztenak baino 107 gutxiago (% 56,61), jaitsierak zinegotzi bakarrarekin gelditzea ekarri die. Domekan abstentzioa 2,09 puntu hazi zen eta parte-hartzea % 63,36koa izan zen. Baliorik gabeko botoak 40 izan ziren (19 gutxiago, % 32,2). Boto txuriak 47 izan ziren (2 gutxiago, % 4,08).

Udalaren osaera
Euskal Herria Bildu
1. Roberto Martinez Mendia
2. Joseba Vizuete Askargorta
3. Joaquin Landa Mendinueta
4. Naroa Gurmindo Vicente
5. Unai Ruiz Larraza
6. Maider Alba Lopez

Partido Socialista de Navarra
1. Javier Murugarren Clavijo (Independentea)
2. Patricia Murugarren Corera (Independentea)

Navarra Suma
1. Javier Fernandez Brizuela


Parlamentua  
Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetarako ere EH Bilduk jaso du babes gehien Olatzagutian: 274 boto (% 38,81), 26 boto gehiago (% 10,48). Geroa Bairendako 188 boto izan ziren (% 26,63), 24 boto gehiago (% 14,63). PSNk ere bototan gora egin zuen, 16 gehiago (% 18,82), guztira 101n boto bildu zituen (% 14,31). Navarra Sumak 84 boto eskuratu zituen (% 11,9), koalizioa osatzen duten hiru alderdiek banaka 2014an lortu zituztenak baino 71 boto gutxiago (% 45,8). Ahal Duguren alde 27 olaztiarrek egin zuten (% 3,82), aurrekoan baino 47 boto gutxiago (% 63,51). I-Eren 14 botoak bere horretan mantendu ziten (% 1,98). Azkenik, Vox 7 boto jaso zituen (% 0,99). Aldaketaren aldeko laukoak Olatzagutian 3 boto gehiago eskuratu ditu. Domekan abstentzioak 2,36 puntu egin zuen gora eta parte-hartzea % 63,68koa izan zen. Baliorik gabeko botoak 11 izan ziren (6 gutxiago, % 35,29). Boto txuriak, berriz, 7 izan ziren (5 gutxiago, % 41,66).

Europa
Bruselako ganberarako olaztiarren boto gehien jaso zituena EH Bildu izan zen, 296 (% 43,15), 2014an koalizioa hartzen duen Herriek Erabaki hautagaitzak baino 84 boto gehiago (% 39,62). PSNk 103 botoko (% 234,09) igoera izan zuen Europako hauteskundeetan, 147 boto (% 21,43). Geroa Baik 97 olaztiarren babesa jaso zuen (% 14,14). Ahal Dugurendako 64 boto izan ziren (% 9,33), 39 boto gehiago (% 156). PPk 9 boto (% 20,45) galdu zituen domekan eta 35 boto (% 5,1) lortu zituen. Voxendako 10 boto izan ziren (% 1,46), 6 gehiago (% 150). Ciudadanosek 3 boto lortu zituen (% 0,44), 2 gutxiago (% 40) eta, azkenik, Juntsendako boto bakarra izan da (% 0,15). Europako hauteskundeetan abstentzioa 27,37 puntu jaitsi zen, ondorioz parte-hartzea % 62,17koa izan zen. Botio baliogabeak bakarretik 14ra pasa ziren eta txuriak, berriz, 6tik 14ra.

Informazio gehiago hemen.