Olazti, autoen topaleku

Guaixe 2019ko eka. 18a, 13:57

Barandi Tabernak larunbatean antolatutako autoen topaketa arrakastatsua izan zen. Denetariko autoak bildu ziren, elkarrekin buelta egin zuten eta goiz ederra pasa zuten guztiek

Barandi Tabernak larunbatean Olaztiko Kultur Etxe aurreko Sarasate plazan antolatutako Autoen Kontzentrazioarekin oso kontentu daude antolatzaileak. Azaldu digutenez, deialdiak erantzun bikaina izan zuen eta 25 autok parte hartu zuten kontzentrazioan. ʺGiro ederrean joan zen dena. Olaztiko Sarasate plazan elkartu, tabernan hamaiketakoa hartu eta gero guztiek batera bueltatxoa egin zuten: Opakuatik igo eta Urbasatik Olaztira jaitsi ziren” azaldu du Barandi Tabernako Aritz Barandiaranek.
Auto topaketak izan duen harrera ikusita, Barandiaranen asmoa da heldu den urtean Sarasate plazaz aparte, San Migel plazan, hau da, kioskoa dagoen plazan, topaketako autoak sartzea.

Denetariko autoak bildu ziren, asko abiadurari eta lasterketei loturakoak:  Mitsubishi Lancer EVO, Ford Focus RS, BMW M3, Ford Sierra, Subaru… eta auto ikusgarri horiek gertutik ikusteko aukera egon zen.