Urbasan arin zauritua

Guaixe 2019ko ekainaren 20a

Motor gidaria bidetik atera zen.

Motor gidari batek, 23 urteko emakumezkoa, istripua izan zuen Urbasako portuan atzo. Gidatzen zuen motorra bidetik atera eta ezpondan bukatu zuen. Ezbeharraren tokira anbulantzia joan eta zauritutako emakumezkoa Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten. Foruzaingoak ikertu zuen istripuaren zergatia.