Aceretek zinegotzi izaten segituko du

Guaixe 2019ko uzt. 2a, 10:26
Bizkarrez dagoen ator txurikoaren parean dago Acerete.

PSNko zerrendako zazpi hautagaik uko egin diote zinegotzi izateari.

Olatzagutiko Udal berria osatzerakoan PSNko zinegotzi bakarrak hartu zuen kargua, Patricia Murugarren Correra. Haren aita Javier Murugarren Clavijo zen zerrendaburua eta “arrazoi pertsonalak” argudiatuta kargua hartzeari uko egin zion. Bigarren zinegotzi postua betetzeko zerrendako hurrengoengana jo zuten agintari sozialista nafarrek baina guztiek uko egin zioten “udal kudeaketan esperientzia falta” argudiatuta. PSNk Altsasuko zerrendan opatu du konponbidea. Sozialistek han ordezkaritzarik lortu ez dutenez, Jose Maria Acerete, atzera ere, Olatzagutiko zinegotzi da.