Gazteendako festa egun bat gehiago

Guaixe 2019ko uzt. 24a, 10:34

Gazteek txupinazoa egun bat aurreratu dute eta gaur botako dute.

Herriko festen hasierari aurre hartu, eta gaur bertan hasiko dituzte ospakizunak Olatzagutiako Gazte Asanbladako kideek. 

Egitaraua
Garilak 24, asteazkena
12:30ean Txupinazoa eta poteoa.
14:30ean Arroz-jana eta musika zuzenean: Ainhoa Galain bakarlaria.
16:30ean Mozkor olinpiadak.
19:30ean Joxpa erromeria.

Garilak 25, osteguna
15:00etan Mozkor eta piropo txapelketen hasieran.
20:00etan Altsasukoen aldeko kontzentrazioa, plazan.

Garilak 26, ostirala
19:00etan Euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa, plazan.
19:30ean Kontzertua: Nikotina.
22:00etan Euskal presoen eskubideen aldeko afaria, Sarasate plazan.
24:30ean Kontzertua: Tinko.

Garilak 27, larunbata
17:00etan Goitibeherak.
20:00etan AHTaren kontrako kontzentrazioa, plazan.

Garilak 28, domeka
17:00etan Mozkor txapelketaren finala.
23:00etan Txupito gaua.