Imanol Arregik Osasuna Magna Xota entrenatzen jarraituko du

Guaixe 2019ko uzt. 31a, 10:21

Entrenatzaile irurtzundarrak eta Xotak urte baterako kontratua sinatu dute

Imanol Arregi entrenatzaile irurtzundarrak Osasuna Magna Xota entrenatuko du irailean hasiko den denboraldian. Zehazki, Xota entrenatzen duen 19. denboraldia izango da, edozein entrenatzailerendako sekulako errekorra, ez baita ohikoa entrenatzaile batek talde berean horrenbeste urte ematea.

Imanol Xotako jokalaria izan zen, atezaina, eta 2001ean taldea zuzentzera pasa zen. Ordutik Xota lehen mailan mantendu du, beste hamaika lorpenekin batera, ligako final bat eta Errege Kopako final bat tartean.