“Benetako deslokalizazioa da”

Guaixe 2019ko ira. 3a, 10:07
Langileak pankarta bat jartzen igandean.

Iritzi hori dute Apoyos Metalicoseko langileek zuzendaritzaren lantegia ixteko asmoaz.

Apoyos Metalicoseko langileek deituta, 200 bat pertsonek kontzentrazioa egin zuten igandean.  Olatzagutiko lantegia ez ixteko eskatu zioten Daniel Alonso industria talde asturiarrari. Izan ere, talde horren atal den Windar Olatzagutiko lantegia itxi eta 73 langile kalean utzi nahi ditu, “taldearen bazkide eta bezero den Siemens-Gamesaren onespenarekin”. Langileen adierazi dutenez, “lantegia ixteko zuzendaritzak emandako argudioak ez zaizkigu benetakoak iruditzen. Benetako deslokalizazio bat da, gure lana Asturiasa eraman nahi dute, taldearen egoitzara”. 

Salatu zutenez, 73 langile kalean uztea “Sakanarendako beste kolpe latz bat litzateke”. Horregatik, Sakanako alkateei eta Nafarroako Gobernuari “babes eta laguntza konpromiso serioa eskatzen diegu eskualdeko hainbat enpresen itxiera konpontzeko”.  

Mobilizazio egutegia 
Irailak 3, asteartea 
11:00etan Gamesaren Sarrigurengo egoitzan kontzentrazio zaratatsua. 
13:00etan Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bilera. Kalean kontzentrazioa.

Irailak 4, asteazkena 
10:00etan Prentsaurrekoa, lantegi parean. 
11:00etan Zuzendaritzarekin bilera eta kontzentrazio zaratatsua. 

Erlazionatuak