Zurrumurruen irudia

Guaixe 2019ko ira. 12a, 11:28

Argazki erakusketa liburutegian, arratsaldez, asteazkenera arte.

Zurrumurruen atzean, pertsonak izenburua duen argazki erakusketa dago ikusgai Olatzagutiko liburutegian. Udaletik azaldu dutenez, “jatorri ugaritako pertsonez osatutako gizartean bizi gara. Migratzaileei buruzko zurrumurru funsgabe, estereotipo negatibo eta aurreiritzien existentziak eta zabaltzeak elkarbizitza larriki oztopatzen dute. Horrek, kohesioa murrizten duten intolerantzia, desberdintasuna eta diskriminazioa eragiten ditu”. Horretaz gaztigatzen du ikusgai dagoen erakusketak. Burlatako bizilagunek zurrumurru horiek desmuntatzen lagundu zuten euren irudia argazki-erakusketa egiteko utziz.