Kultur asteburua Olatzagutiko kultur etxean

Guaixe 2019ko ira. 19a, 16:10

Denboraldi berriari indarrarekin ekingo diote Olaztin, eta astebururako hiru emanaldi proposatu dituzte

Antzerkia, musika eta magia. Haurrendako, gazteendako zein helduendako. Gustu guztietarako eskaintza prestatu du asteburu-rako Olaztiko Udaleko Kultur zerbitzuak. Gaur, ostirala, da lehenengo zita: Jon Maia, Gorka Hermosa eta Jesus Prieto Pittiartisten Hezurbeltzak kontzertu "berezia" izanen da, 22:30ean.

Mexikoko iraultzan oinarritzen den antzezlana izanen da Olaztiko kultur etxean bihar, larunbata, 20:00etan. Meta-antzerkia eginen du Zanguango teatro konpainiak lan honetan, izan ere, Emiliano Zapataren bizitza eta heriotza kontatzen duen antzezlan bateko figuranteak dira protagonistak.

Igandean familiarteko antzerkia izanen da, 17:00etan: Niko, banpiro txiki bat. Magia eta umo-rea uztartzen dituen ikuskizuna da, eta, tartean, Xabier Artieda etxarriarrak eta Odei Magoa al-tsasuarrak parte hartzen dute.