Lizarra-Olatzagutia errepidean segurtasuna hobetuko dute

Guaixe 2019ko urr. 2a, 10:51
Urbasako portua.

Errepideko bazter-babesen muturrak egokituko dituzte arriskua murrizteko.

Urbasa zeharkatzen duen Lizarra eta Olatzagutia arteko NA-718 errepidearen ezker-eskuin hainbat bazter-babes daude, ibilgailuak bidetik ateratzen badira ezbeharra txikiagoa izateko. Bazter-babes horiek errepideari paralelo jarrita daude eta istripu kasuan izkinak arriskutsuak dira, ibilgailua errepidetik ateraz gero bazter-babesak barruan sar daitezkeelako. Hori saihesteko Lizarra eta Olatzagutia arteko errepidean bazter-babes guztien izkinak moldatu eginen dira eta ertz biziak kendu. Horretarako, ertz horiek lurrean edo paretaren batean sartuko dituzte. Aldi berean, hondatuta dauden bazter-babesak ere ordezkatuko dituzte. 

Nafarroako Gobernuak lan hori eta beste sei errepidetakoak Vallas Castiñeiras enpresari eman dio 400.000 euroren truke. Hiru hilabete izanen ditu lan horiek egiteko.