Akabo festak

Guaixe 2019ko ira. 30a, 19:40

Festei herriko musika eskolako bi ikaslek eman zioten hasiera: Haran Trevejok eta Maider Ondarrak. Kultur etxeko balkoitik musika eskola olaztiar guztiena dela gaztigatu zuten

Etxajuarekin hasi ziren San Migel omenezko festak Olaztin. Ondoren, musika ikasleek Gora Mendizaleak pieza eskaini zieten Sarasate plazan elkartu ziren guztiei, Santa Anatan La Cigarrak egin zuen moduan. Larunbateko kirol probekin eta herri bazkariarekin batera, musika eta dantza izan ziren. Domekan, berriz, artisauek plaza hartu zuten. Txikiak txotxongilo tailerrean zebiltzan bitartean artisauen lanak begira zegoen jendea. Baita IV. Olatzagutiko Munduko Arrozak ekimeneko sukaldariak ere. Senegal, Ghana, Maroiko, Sahara edota Sakana Harrera Haranakoen arrozak nola egiten ziren ikusi eta haiek dastatzeko aukera izan zen.