2.200 euroko isuna eta 10 puntu kenduta

Guaixe 2019ko urr. 7a, 11:20

Foruzaingoak geldiarazitako autoa.

Automobilismo proba zela eta, Foruzaingoak dispositibo berezia izan zuen

Alde batetik, Foruzaingoak droga kontsumoa saihesteko prebentzio kontrola jarri zuen Urbasako portuan larunbat goizean. Altsasuko polizia-etxeko foruzainekin batera txakur-gidari  taldekoak ere izan ziren. Bestetik, Automobilen Delinkuentzia Taldeko poliziak izan ziren ere. Foruzaingoak jakinarazi duenez, azken horiek 22 urteko iruindarra geldiarazi eta lau isun jarri zizkioten: asegururik gabe gidatzeagatik 1.500 euro, autoak IAT pasa ez izanagatik 200 euro, alkohol testean positibo emateagatik 500 euro eta 4 puntu eta drogen testean  positibo emateagatik (THC eta kokaina) 1.000 euro eta 6 puntu.  
 

Bestetik, foruzainek Urbasako igoeran izandako harrapaketa ikertu zuen. Bidetik atera zen auto bat toki ezegokian zegoen argazkilari batek harrapatu zuen. Zorionez, gizonezkoak ez zuen aparteko zauririk izan.