Garikoitz Flores lakuntzarrak irabazi zuen, larunbatean, 38. Urbasako Igoera. 3 minutu eta 20 segundo nahikoak izan zituen Olaztitik Urbasako portu gainera heltzeko. Urbasako proba irabazteaz gain, Nafarroako Mendi Txapelketa irabazi zuen. Beste behin, argazki eta irudi ikusgarriak utzi zituen Sakana Motorsport eskuderiak antolatutako probak.