La Vasconavarra Alemanian

Guaixe 2019ko urr. 8a, 12:29
Olatzagutiako enpresan gaztak ontziratzen. QUESOSLAVASCONAVARRA.COM

Koloniak larunbatetik bihar arte Anuga azoka hartzen ari da, elikagai eta edarien munduko azokarik handiena. Bertan da Quesos La Vasconavarra olaztiarra

Anuga azokaren erakusmahaietan, kongresuetan, seminarioetan eta ekitaldietan egungo eta etorkizuneko joeren berri ematen da. 100. edizioa du aurten azokak eta 7.600 enpresa daude han. Horien artean bederatzi enpresa nafar daude eta haietako bat Quesos La Vasconavarra olaztiarra da. Han aurkeztuko dituenen artean daude artisau eran ondutako gazta tradizionalak, nazioarteko merkatuetara bideratutako gazta tako eta xerrak, bertako eta atzerriko gazten dadoak eta gastronomiarako gazta-birrindu aukera berriak, italiar erako gazta zatien gama berria, jatorri izendapen berriak, frantziar erara prestatutako ahuntz gazta eta 12 hilabetez ondutako gazta berria.