Atletismoa

Izaskun Beunza hirugarrena Nafarroako 5 kilometroko Atletismo Txapelketan

Guaixe 2019ko urriaren 15a

Izaskun Beunza, Ergoienako Birako helmugan.

Lizarran jokatu zen txapelketa Ana Llorensek irabazi zuen eta olaztiarra hirugarrena sailkatu zen

Asteburuan Nafarroako Atletismo Txapelketak jokatu ziren Lizarran, 5 kilometroko distantzian. Gizonezkoetan Javier Nagore gailendu zen (15:48), Ayrton Azcueri 10 segundo aterata (15:58). Emakumezkoetan, Ana Llorensek irabazi zuen (18:25); Sara Madaniri 46 segundo atera zizkion (19:11) eta Izaskun Beunza olaztiarrari 50 segundo. Podiumera igo zen Izaskun, eta alde oso txikia izan zuen bigarrenarekin, Sara Madanirekin, 4 segundo eskas hain zuzen ere.