Areto futbola

Olaztiko IV. Hierros Aldasoro Torneoa Eguberritan

Guaixe 2019ko abe. 27a, 10:13
Duela bi urteko Hierros Aldasoro Torneoa.

Hiru talde lehiatuko dira eta abenduaren 28ean jokatuko da, 16:30etik aurrera, Erburua kiroldegian

IV. Hierros Aldasoro Areto Futboleko Torneoa jokatuko da abenduaren 28an Olaztiko Erburua kiroldegian, Olaztiko Sutegi taldeak hainbat babeslerekin antolatuta. Lehenik eta behin, benjaminen mailako lagunarteko partida jokatuko dute Olaztiko Sutegik eta Uharte Arakilgo Aralar Mendik, 16:30ean, eta ordu bat beranduago helduen mailako hiru taldek ekingo diote torneoari: Uharte Arakilgo Aralar Mendik, Araiako Alipendi Zalditxok eta Gasteizko Batzarrek. 17:30ean Alipendi Zalditxo Aralar Mendiren kontra ariko da, 18:00etan Aralar Mendi Batzarreren kontra eta 18:30ean Alipendi Zalditxo Batzarreren kontra. Partida gehien irabazten dituena izango da txapelduna. 

Joan den urtean Gasteizko Batzarre taldeak irabazi zuen Torneoa, Araiako Alipendi-Zalditxo taldeari finalean 2 eta 5 irabazi eta gero.