Areto futbola

Olaztiko IV. Hierros Aldasoro torneoa, atzera ere Batzarre taldearendako

Guaixe 2020ko urt. 8a, 14:49

Gasteizko taldeak hiru partidetatik bi irabazi zituen

Abenduaren 28an IV. Hierros Aldasoro Areto Futboleko Torneoa jokatu zen Olaztiko Erburua kiroldegian, Olaztiko Sutegi taldeak hainbat babeslerekin antolatutakoa. Hiru taldek hartu zuten parte torneoan: Uharte Arakilgo Aralar Mendik, Araiako Alipendi Zalditxok eta Gasteizko Batzarrek. Hirurak elkarren kontra aritu ziren eta partida gehien irabazi zituen taldea izan zen txapelduna. Gasteizko Batzarre taldeak 5 eta 3 irabazi zion Aralar Mendiri eta Alipendi Zalditxoren kontra bana berdindu eta gero, penaltietan gailendu ziren Gasteizkoak. Hortaz, aurreko urtean bezala garaipena Gasteizera joan zen.